Osteguna, apirila 30, 2015

MERKATARITZA NON, BIZIA HAN

 

Jakina da merkataritza dagoen kalea, auzoa edota herria bizia dela. Hori dela eta, 1991an Urretxu eta Zumarragako merkatari talde bat bildu zen helburu amankomun batekin: Indarrak batu beren herrigunetik kanpo inongo mugarik gabe kokatu eta sustatzen ari ziren merkatal gune haundiei aurre egin eta bizirautea.

 

Denborak erakutsi digu gure herri eta auzoetako denda eta tabernak bultzatzeak gizarteari ekartzen dizkion onurak asko direla:

 

  • Bizitza kalitatea hobetu: Herri dinamikoak izateak, sortzen diren harremanek, segurtasunak, garbitasunak,... hobeto bizitzen laguntzen gaituzte.
  • Bertako ekonomia sustatu: Herriko dendetan erostean dirua herrian geratzen da.
  • Garapen jasangarria bultzatu: Ibilgailu pribatua gutxiago erabili, eta mugatua eta geroz eta urriagoak diren lurretan eraikuntzak ekidinez.
  • Erosketa arduratsuaren aldekoa: Denda txikietan erosteak soilik beharrezkoa zaiguna erostea errazten digu. Gainera, bertako produktuak erosiz, bertako baserritarrak eta enpresak laguntzen ditugu.

Bi-Tartean 

Bi-Tartean elkarteak lan asko egin behar izan du herriguneak eta merkataritza sektorea dinamizatu, eta bezeroei harreta pertsonalizatua eta zerbitzu eta produktuetan kalitatea eskeintzeko helburuarekin. Udalak, Uggasa, Mankomunitatea eta Eusko Jaurlaritza bidelagun izan ditu lan horretan, hauen laguntza ezinbestekoa izan duelarik. Hala ere, herritarrei esker ari gara lortzen Urretxu eta Zumarraga herri dinamikoak izatea, herritarrak dira garena izatera iristen lagundu digutenak eta aurrerantzean ere hauen laguntza beharko dugu.



Herrian erosketak egitean denok irabazten dugu.

Mila esker denoi Urretxu eta Zumarragan erosketak egiteagatik!!

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
943 53 40 85